Hasiera · Home
Ezaugarriak · Features
Oharrak · Notes
Sarrera · Introduction
Euskara
Folklore
Kirolak · Sports
Musika · Music
Janedanak · Gastronomy
Tokiak · Places
Historia · History
Politika · Politics
Diaspora
Internet
Albisteak · News
Nahas Mahas · Misc

buber.net > Basque > Places > Gure lur ederra
For security reasons, user contributed notes have been disabled.

Gure lur ederra

Nacederoak


NACEDEROAK

Nacedero hitza Euskal Herriko hainbat eskualdetan da erabilia, erdi mendebaldean batik bat, emari handiko ubegi edo manantialak izendatzeko. Hauen adibide bikain eta ezagunak Urbasa mendilerro inguruko Urederra eta Arteta ditugu, kasurako. Emari handikoak direnez, oso emari aldakorrekoak izanik ere, errekak sortzen dituzte ubegian bertan, errekaburu bihurtuz. Horrela, lurpetik etorritako urak lurgaineko bilakatzen dira.

Nacedero horien ezaugarririk ikusgarriena emaria dugu, emari handi, handia euriteak direnean. Ikusteko eta gozatzeko moduko ikusmira; horitikxe seguruen datorkie Nacedero horiei mendizale eta ibiltarien geralekua izatea.

Munduan zehar han-hemenka diren hauek bezalako emari handiko ubegi ezagunak gehien-gehienetan harri karbonatu edota harri bolkanikowi daude lotuta, lehenengoei nagusiro. Hau berau da Euskal Herriko nacedero horien kasua, den-denak harri karbonatatuen bazterretan lekutuak dira eta. Harri karbonatatuen artean kararriak, edo karaitzak, eta dolomiak ditugu hedatuenak. Lehenak kaltzio-karbonatuaz osaturik; kaltzio eta magnesio-karbonatuaz bigarrenak.

Gurean ugari dira era honetako harriak, historia geologikoan zeharreko etapa desberdinetan eratutako harri horiek Euskal Herriko bazter guztietan aurkitzen baitira, gehienetan erliebearen goiak emanez: Aralar, Itxina, Urbasa, Aitzgorri, Larra eta abar luzea.

Harri karbonatatuek ba dute ezaugarri berezi ezaguna: inguruko baldintzak (hidrauliko, fisiko-kimiko eta biologikoak) aproposak sirenean, euri-ura arrakala edo zartaduretatik sartu eta bere lurpeko bidean doala disolbatu egiten ditu harriok. Ondorioz, hasieran arrakala hestuak izan direnak handituz, zabalduz, doaz gero eta gehiago, azkenean espeleologoek maite dituzten leize, galeria eta, orokorrean, itxura askotako kobazuloen sare ondo eratua osatu dute. Sare karstikoa deitzen diogu barneko horri, eta Karsta horrelako disoluzio-prozesuak (karstifikazioa berau) jasan dituen multzo karbonatatuari.

Karsteko formak ikusgarriak dira, kanpokoak (exokarstikoak) zein barrukoak (endokarstikoak), eta Euskal Herrian nonnahi ditugu adibide preziatuak (Larra, Aralar edota Itxinako sareak, kasurako). Kobazuloen sare eratu horrek ahalbidetu egiten du bertora sartzen diren urak arin ibili ezezik gehienak puntu gutxi batzuetara bideratzea ere, modu honetan euritean nacedero horiek izaten duten emari handia gauzatuz. Askotan, benetako errekak eratzen dira Karstaren barruan, horrelakoetan nacedero ubegia atari hutsa bilakatzen da, barne eta kanpo arteko ataria. Agortean, ostera, emaria urritu egiten da, barruko kobazuloak urak askatuz doazen heinean; hala ere, Karsta oso zabala denean handik eta hemedik ubegiratzen diren uren emariak dexente altua segitu dezake.

Inguru karstikoen barne-eraketa hori dela medio, urak abiada bizian joan daitezke batetik bestera, eta kasuan kasuko, kutsagaiak garraiatu ere. Egia da Euskal Herriko Karst asko erliebean goian direla. Kutsadura iturri nagusietatik at, ustez baina dena dela saiatu behar dugu guztiok inguru horiek egoera onean mantentzen, begibistarako leku paragabeak eta aisiarako gune presziatuak izateaz gain urgordeleku bikainak direlako. Pentsatu zenbat herrik hartzen duten ura ubegi karstikoetatik.

Nacedero batean zaudela ez ahaztu ikusten zauden hori, ikusgarri itzela bada ere, ondorio hutsa dela, han barruan, harrien barne ezkutu horretan, eta han goian kanpoan, ura sartzen deneko lekuan, gertatzen denaren ondorio. Zaindu beraz.


Eskerrak EGIN-ri noski!!!!
Mila A.

This page is part of Buber's Basque Page and is maintained by Blas Uberuaga.
Please report any problems or suggestions to Blas.
Eskerrik asko!