![]() |
![]() |
||||||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||||||
|
![]() |
buber.net > Basque > Places > Gure lur ederra
For security reasons, user contributed notes have been disabled.
Gure lur ederra
Irabia Iratiren urtegia Irabia urtegia Iratiko oihanean dago, han goian 830 metrotako altueran. Hauxe da Euskal Herriak duen ur-pilaketa artifizial interesgarrienetariko bat. Inguru haretan euri eta elur ugari egitan du; beraz bertara doazen erreka eta ibaiak urtegia etengabe elikatzen ari dira. Urbeltzak eta Urtzurik bat egiten duten tokian jaiotzen den Irati ibaia haraxe doa eta orobat Kontrasario, Egurgi eta Arraierreka errekastoak ere. Urtegia, dike batek eta elektriketxeak hersten dute ertz batean. Hementxe hasten da Irati arroko ustiapen hidorelektrikoa. Urtegia oso-osorik zeharkatzea proposatzen dizuegu, diketik abiatu eta bertara itzuliz. Txangoa urtegi-bazterretatik doa, zati bat bidezidor batetik eta beste zati bat Iratiko etxeetatik etorri (Edurretako Amaren ermitaren Ondotik -hemen aldaiak Otsagiko errepidearekin bat egiten du-) eta Orbaiztarantza doan aldaitik zehar. Aukera hau oso egokia da paisaia eder bat miretsi, oihanak nagusi diren landaredi paregabeaz gozatu eta suerterik baldin badugu, inguruko fauna behatzeko. Oihan barruan, animalia-mordo bat bizi da abarrarteetan eta ibiltaria arretatsu eta zogi badoa, ez da arraro izango oreinak eta orkatzak ustekabean harrapatzea, nahiz eta beste ugaztun batzuk, hala nola basurdea, azkonarra, lepahoria, azeria, e.a. ikustea zailago-izan. Urtegiko ibilbidetik at, baina bere inguruetan egiteko, Contrasario errekatik ostera bat egitea iradokitzen dizuegu La Cuestion izeneko mendira, basozainek "Parkea" deitzen diotenera joateko, zur-ustiapenetik salbatu den aintzinako pagadi/izeidiaren erakuspen bat delako. Oihanean galtzeko hautabide ideal bat. Ibilbidea Ibilbidea, Irabia aintzirako eustikean hasiko dugu. Dikea zeharkatu, beste ertzera joan eta urtegia alde honetako urbazterretik inguratzen duen bideska jori bat hartuko dugu ezkerretara. Osteraleku hau bakarti doa neurri izugarrietako zuhaitz artetik (pagoak batez ere), mendialdeetatk behera datozen Arraierreka bezalako errekei ibilkatzen oztoporik jarri gabe. Iratiko oihanaren eta ur garbi eta gardenezko "lakuaren" arteko Binomio hobezin bat. Urtegiak sarri benetako burugabekeriak diren arren, Itoitz esaterako, kasu honetan, betidanik honexetara ezagutu dugulako-edo, oihanaren unibertsoan ur-irla bat bezala agertzen zaigu. Bideska lasai-lasai doa urtegi-bazterretik sigi-saga. Irati ibaia zeharka- tzen duen zubira heldu. Basozainen etxera igon eta Edurretako Amatik datorren aldaiarekin bat egiteko. Hemendik aurrera ere urtegi-bazterretik joango gara baina aldaitik. Ezkerretara urak eta eskuinetara La Cuestion mendia ditugula. Bidarte batera helduko gara Egurgi zubiaren ondoan. Inguruan kanpatoki baimendu bat dago. Hementxe egiten dute bat Contrasario eta Egurgi errekek eta halaber Ibilbide Nagusiko IN-11k eta IN-12k ere. Hauxe dugu benetan toki aproposa, gelditu eta indarrak berriztatzeko. Gero, nahi dutenak La Cuestion mendira eta zuhaitz-aberastasun handiko Lizardoiako Erreserba Osora hurrera daitezke. Guk Egurgiko zubitik aurrera jarraituko dugu txangoa burutu arte, galtzeko inolako arriskurik gabe, urtegiaren eta Mozolotxikiko mendialdeen artetik egindako aldaitik goazelako. Ibilian goazela, aurrean daukagun lehen egindako urbazterra ikusiko dugu. Eta azkenez, ibilgailua utzi dugun dikera iritsiko.
Eskerrak EGIN-ri noski!!!! Mila A.
|
![]() |
||||||||||||||||||
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|||||||||||||||||