![]() |
![]() |
||||||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||||||
|
![]() |
buber.net > Basque > Places > Gure lur ederra
For security reasons, user contributed notes have been disabled.
Gure lur ederra
Getaria Sagura ostera bat "Getariako Saguko" ibilbide labur hau, ostera erraz eta guttik egiten duena da: Getariako herria zaratotsez beterik, udaroan bereziki, egon arren ere, "Saguan" mila moetako zuhaitzek ematen duten gerizaren eta itsas zabaleko bisten lasaitasuna dastatu ahal izango dugu. Sagua, San Anton mendia izenaz ere ezagutua, irla bat zen; baina gaurko portua eraiki zutenean saguari buztana irten zitzaion eta irla zena penintsula bihurtu zen, buztanaren bidez Getariari loturik geratu baitzen. Portuko lanen berri XV. mendetik hasita dugu eta irlarekiko lotura-orma hainbat aldiz berreraiki beharra egon da, ekaitzek apurtu egiten zutelako, XIX. mendearen erdi inguruan egin ziren obrek betirako ziurtatu arte. Baina ibilbidea deskribatzen hasi aurretik ezin dugu ahantzi herrian jaiotako Juan Sebastian Elkano izan zela, besterik frogatzen ez den bitartean, munduari itzulia eman zion lehenengoa, gure egunetan Villarrek lehenengo eta Ugartek oraintsuagobakarrean imitaturiko abentura. Ibilbidea Campsako gordailuaren eta etxeen artean, ibilgailuentzako debekaturik dagoen asfaltozko errepide bat doa sigi-saga gorantza San Anton itsasargiraino. Sagua eskuin aldetik zeharkatzen duen ibilbidea benetan da ederra, itsas zabaleko bistekin kontrastatzen duen landaredi joriaren artean doalako. San Anton itsasargian, gaur helezina sarrerako atea itxirik dagoelako, aintzina San Anton baseliza zegoen, baina 1.813an frantsezen kontrako gerran suntsitu zuten. Toki hartatik, Kantauri Itsasoaren plataforma paregabea, talaiariak, baleen zein enbataren hurbiltasunaren berri ematen zuen. Elkano, Getariako seme ezagunak berak ere urrezko dukat bat utzi zuen bere ordeinuan San Anton baselizarako. Harmailetatik igongo dugu, geodesi erpina eta zenbait eraikinen hondakinak dituen San Anton mendi puntaraino eramango gaituzten bidezidor batera. Itsasbazterreko ikuspegiaren zabaltasuna Mendebaldetik paregabea da. Itzultzean gal zaitezte parke eder honetako bidezidorretan zehar eta mirets ezazue landaredi ugaria. Toki ezinhobea da zuhaitzei eta zuhaixkei buruz ikasteko. Zuhaitz batzuk zientziaizena, erderazkoa eta euskarazkoa hirurak dituzte, nahiz eta nahasturik dauden, kartel batzuk ez dagozkiolako deskribaturiko zuhaitzari; beraz, gomendatzen dizuegu ostera oihar-gida batekin egitea, ikaskuntza eraginkorragoa izan dadin. San Anton mendia, aintzinatik erabili da parke erdihiritar bezala eta denetariko zuhaitz-moetak landatu izan dira; beraz zail da bereizten zeintzuk diren bertako espezie eta zeintzuk arrotzak, zeren landaturiko espezie gehienak bertakotu egin dira eta gaur bertakoak direla dirudi. Bukaezina litzateke espezie guztien berri ematea, baina nagusienak bederen aipatu behar ditugu: burbitza, helduta daudenean jan egiten diren garauak dituen zuhaixka; patxarana egiteko basaranmota bat; zumarra, grafiosiaren gaitza gaizkoatu delako Europan desagertzeko arriskuan dagoen zuhaitza; arkazi faltsua bere arantza bereziekin, loratzen denean lore zuriz apaindurik inguru guztia lurrinez betetzen duena; ametza, haritzaren antzekoa, baina ttikian; ereinotza, klasikoen denboratik graipenaren-sinbolotzat hartua, sukaldeko onkailutzat erabiltzen da; tamarindoa, enbor bihurriak eta herenilezko diruditen hostoekin; eta beste batzuk, hala nola lizarra, makala, pikondoa, astigarra, artea... Koniferen artean aurki daitezke pinazi-pinua, itsaspinua, kaliforniako nekosta, e.a. Beherantza etorriz oraingo errepidea eraiki zutenean jubilazioa eman zioten txilindro zahar bat dagoen tokiraino iritsiko gara. Berriz itsasargira eramango gaituen asfaltozko bidetik segitu beharrean beherantza sigi-saga doan eskuineko bidea hartuko dugu Getariako portuaren gaineko labarrera irteten diren berezko terraza/behatokien ondotik iraganik. Laster berriro helduko gara abiapuntura eramango gaituen igoerako errepidera.
Eskerrak EGIN-ri noski!!!! Mila A.
|
![]() |
||||||||||||||||||
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|||||||||||||||||