![]() |
![]() |
||||||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||||||
|
![]() |
buber.net > Basque > Places > Gure lur ederra
For security reasons, user contributed notes have been disabled.
Gure lur ederra
Leitzaran Leitzaran - Mehatxaturiko ibaia.. Leitzarango ibaia eta harana bera, garai batean nahikoa ezezaguna izan bada ere, Irunea-Donostia autobidearen eraikuntza hasi zenetik mundu guztientzat du gaurkotasun handia. Jakina denez, ekologi taldeen lanak, herri-presioak eta elkarrizketak inguru hau zaindu ahal izatea lortu dute. Lan hori burutu zelako segi dezakegu gozatzen errekek, sakanek eta oihanek osaturiko bere inguru ederraz eta ibaiaz beraz. Haranean sartzeko ahalbideak asko dira. Hemen txango-zeharkaldi bat proposatzen dizuegu. Berastegi eta Leitzaren artean dagoen Urto zubian hasi eta Andoaineraino, haran osoa zeharkatzeko erarik hoberena, hauxe delakoan. Plazaolako burdin-meatzetako ekoizpena garraiatzeko hasiera batean egindako trenbide zaharraren taiukerarekin batean egindako trenbide zaharraren taiukerakin ibaiaren ibilbidea txandatuko dugu. Horretarako, trenbidearen gerakinak, zubiak eta tunelak, erabiliko ditugu gure ibilbidean. Zeharkaldia, erdi-luzea da, 22 km. ingurukoa, aldatz beheran eta arazo handirik gabea, tuneletan dauden urez beteriko tarteak izan ezik, hauetan eskuargiak erabili behar direlako. Zeharkaldi hau berdin egin daiteke oinez zein NIBetan; batera zein bestera atsegina egingo zaigu. Ibilaldia luzeegia egiten bazaizue, ostera ttikiak egin ditzakezue haraneko ertz batetik zein bestetik, hala Urtotik nola Andoaindik. Ibilbidea. Urto zubitik, Gipuzkoako Aldundiak atonduriko jolasgunetik alegia, bide bat irteten da Leitzaran ibaiaren ezkerraldetik. Leitzaranen ibaiertzak, sahats, altz eta makalez estalirik daude uhaldeetan; goialdeetako lurrak eskuratzeko norgehiagoka, ordea, iralekuak, sastraka atlantiarra, pagoak, haritzak, izeiak, alertzeak eta pinuak ari dira. Ur-zozoa, martin arrantzalea eta buztanikara horia ari dira elkarren lehian airean. Amuarrainak, ezkailuak eta mazkarak bestalde, intsektuak uretatik harrapatu nahiean ikusten dira. Behingoan ailegatuko gara geltoki erdieroriaren eta Plazaola elektriketxe ondoan dagoen Plazaolako zubira. Bideak aurrera egiten du ibilaldian dauden 30 baino gehiagoko lehenengo tuneletik barrena. Tunelak ilunak dira eta geure eskuargien argi eskasak bakarrik argitzen ditu; hala ere, kasu batzutan erraz ikusten da beste aldetik datorren argia; beste batzutan, aldiz iluntasuna trinko-trinkoa da eta ematen du harek ez duela amaierarik. Hasieran gehienek adreiluzko eta harlanduzko gainestaldura dute, baina sakonean, bertako haitza da estaldura bakarra. Aho askotan huntzezko aihenak daude dindilizka eta tunelari itxura kezkagarri bat ematen diote. Eta akabua dena, zorua ureztaturik egoten dela ; beraz, tunelera sartzea abentura ttiki bat da ia beti. Tunelekin txandakatzen hainbat eta hainbat zubi ikus ditzakegu, batzuk gainera Leitzaran ibaiko sakanik altuera handietara dauden benetako ingeniartiza-lanak. Toki batzuetan tunel bikoitzak ere aurkituko dituzue; arrazoia da trenbidea Irunearaino luzatu zenean mea-tren zaharreko taiuketa berregokitu behar izan zela. Ikusiko duzue halaber tunel askok zenbaki bat dutel irteerako ahoan; zubieei dagokiena da. Beste tunel batzuk iraganik, tunel eta kanaletatik hurren dagoen elektriketxera ura eramaten duen ubide polit batera iritsiko gara. Haranean hainbat elektriketxe dago eta paisalari itxura oso berezia ematen dioten urtegi, dike ttiki, kanal eta ubide ugari ikus daitezke inguruetan. Elektriketxeen ondoan aintzinako geltokiak, hala nola Plazaola, Ameraun eta Ollokiegikoa, bereiz ditzakegu, bakarti eta ia denak eroriak. Ollokiegiko geltokia baino pizka bat aurrerago urtegi polit bat aurkituko dugu, mota askotako urbazterreko landaredia duena. Baserri batera doan zubi baten ondotik igaro eta pittin bat geroago Leitzaranerantza bertikalki doan Sorgin sakana handira sartuko gara Bertxineko haitzetik. Bidea zabalduz doa apurka-apurka eta Andoainerantza astiro-astiro jaitsiz arrain-haztegi batetik pasatuta. Errepidea zeharkatu eta azkenengo tunelean, ibilbide guztiko ubide altuenari bide ematen dionean sartuko gara. Azkenengo bideune hau jendez beterik egon ohi da eta berehala iritsiko gara Andoainera. Datu baliagarriak Denbora: Oinez, egun osoa beharko dugu. Distantzia: 22 k. inguru. Interesa: * * * Zailtasuna: Zeharkaldi erdi-luzea Eragozpenak: Tunel asko urez beterik egoten dira eta beraz oinak buztitzea beste erremediorik ez da geratzen. Ez ahantzi eskuargia eta botak!
Eskerrak EGIN-ri noski!!!! Mila A.
|
![]() |
||||||||||||||||||
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|||||||||||||||||